2015-02-02

Autopiratrato

Gaur Hilarion Eslava ikastetxean eta Amaiur ikastolan izan naiz ikasleekin solasten eta irudiekin jolasten. "MADDI ETA EUSKAL PIRATAK" liburuaren harira egindako autokarikatura duzue honakoa:


Arkatza, limoi zukuaz egindako tinta ezkutua, txinatar tinta eta argizariak erabili ditut. Tinta ezkutua kandelaren suaz agerrarazi dut, baina papera ere erre da zulo bat eginez. Tira! itxura pirata ematen dio marrazkiari! :)
Kandelaren argizaria erori da ere nahi gabe eta sortu den mukia ere oso aproposa da nire kasuan :D
Oso gustura aritu naiz!