Martxoaren 18 asteazkenean 17:30etan Fernando Morillo eta biok XVII. eta XVII. mendetako euskal piraten inguruko emanaldia eskeiniko dugu Iruñeko Katakrak liburudendan. "Maddi eta euskal piratak" libururako egindako lanean oinarritzen da. Fernandok egindako ikerketaz ezagututako pasadizo interesgarrienak kontatu bitartean, nik zuzenean marrazten arituko naiz. Antzezpen txiki bat eginen dugu ere. Liburua 8-10 urte bitarteko haurrei zuzentzen bada ere, emanaldia adin guztietarako prestatu dugu. Ongi etorriak izanen zarete!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina